
Turistentzako Hiztegia
DonostiaEuskaraz:
DonostiaEuskaraz – Turistentzako euskarazko hiztegia
Bost zatitan banatutako hiztegia eta zortzi hizkuntzatan argitaratua. Guztira 80.000 ale, eta turista gehien biltzen diren tokietan banatuko dira.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Donostia 2016 Fundazioak, Donostia Turismoak eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak euskarazko hiztegi txiki bat argitaratu dute, Donostiara etortzen diren bisitariek erabil dezaten.
Hiztegia zortzi hizkuntzatan argitaratu da: euskara, gaztelania, galegoa, katalana, frantsesa, ingelesa, italiera eta alemana.
Hiztegia 5 zatitan banatu da
-Lehenengoan agurrak azaltzen dira: gabon, kaixo, ongi etorri, eta abar.
-Bigarrenean leku izenak eta hauetara joateko oharrak: ezkerrera, behean, urruti, turismo bulegoa, botika…
-Hirugarrenean ostalaritzarekin zerikusia duten hitzak: gela bikoitza, jatetxea, ogitartekoa, eguneko menua,…
-Laugarrenean: egunak, hilabeteak, urtaroak,…
-eta azkenik zenbakiak.
Hemen behean HIZTEGIA botoian klik eginez hiztegia zuzenean online ikusteko aukera daukazu.
Gehiago jakin nahi…
Honi buruz gehiago jakin nahi ba duzu, DonostiaEuskaraz-en hiztegiaren artikulua usten dizuegu:
DonostiaEuskaraz – Turistentzako euskarazko hiztegia
ulo del diccionario de