Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa, Oiartzunen

Todavía queda alguna entrada por vender y todos los que acudan al polideportivo Elorsoro, incluidos los que tienen entrada para estar de pie, tendrán la oportunidad de verlo sentados. La sesión comenzara a las 17:30 y el polideportivo habrá sus puertas una hora antes.

Sei bertsolari hauek kantatuko dute Oiartzungo finalaurrekoan: Aitor Sarriegi, Jon Maia, Agin Laburu, Alaia Martin, Beñat Lizaso eta Odei Barroso.
Azken sarrerak dira salgai jarri direnak, horiek amaituta ez da gehiagorik izango. Entzule guztiak eserita egongo dira Elorsoro kiroldegian, beraz aurretik zutik egoteko sarrera erosi duten pertsonek saioa eserita ikusteko aukera izango dute, erosia duten sarrera baliatuta.
Saioa 17:30ean hasiko da eta kiroldegiko ateak ordubete lehenago irekiko dira. Oiartzunen irabazten duen bertsolaria finalaurrekoetarako bigarren itzulirako sailkatuko da zuzenean. Hain zuzen, azaroaren 23an Donostian jokatuko den saioan kantatuko du. Gainerako bertsolariek finalaurrekoen lehen itzuliko puntuazioen zain egon beharko dute.