¿Todavía no tienes una cuenta?

Regístrate gratis y prueba la efectividad de nuestros cursos.
Aprenderás euskera rápidamente mientras juegas solo o con tus amigos.


Txirri, Mirri eta Txiribiton: El primer grupo de payasos· Lehenenengo pailazo taldea

txirri-mirri-eta-txiribitonEl grupo compuesto por Txirri, Mirri y Txiribiton fue el primer grupo de payasos que se creó en Euskal Herria y son muy conocidos por su largo recorrido por la televisión como por el teatro. Cada payaso tiene una personalidad bien definida. Txirri es sabio y elegante. Mirri es travieso, envidioso, vacilón y muy orgulloso. Txiribiton en cambio, es un cacho de pan, tierno y amigo fiel. Los tres siempre están tomándose el pelo entre si y además son inseparables. La amistad que les une es la fuente de su gran éxito.

La primera actuación del grupo fue en 1972 en la Asociación Kresala de Donostia. En aquella época no había eventos relacionados con el euskera, y con el fin de cubrir ese hueco, los payasos empezaron a trabajar en ese ámbito.

Al principio en vez de Txema Vitoria estaba Andoni Ezeiza y tenían diferentes nombres. Xabier Otaegi, hoy en día Txirri, se llamaba Kixki, Jose ignazio Ansorena (Mirri) se llamaba Mixki y Andoni Kaxkamelon. Más tarde Txema sustituiría a Andoni y el grupo avanzó con el propósito de visitar poco a poco cada rincón de Euskal Herria y ofrecer eventos de calidad.

Entre 1972 y 1948 fueron de pueblo en pueblo y también publicaron algún cuento y disco. En 1975 como cada dos por tres se encontraban con algún control policial, para evitar problemas que muchas veces se encontraban, decidieron sacarse la licencia profesional de payasos.

La posibilidad de actuar en televisión les vino en 1984 y  los primeros años actuaron con el sobrenombre de Don Don Kikilikon. Los ingredientes principales de esas actuaciones ofrecían: Juegos para niños, concursos para niños, fiestas de payasos en público, aventuras de payasos en lugares de fantasía y canticos. Entonces fue cuando en muchas casas de Euskal Herria, se puso de moda el uso de palabras diferentes como “Tortolika” para avión, Abuela, “Martxelon” o frases curiosas dichas por ellos como “kanpolarroxa”, “a, faxtidiarse”…txirrimirritxiribiton2

Cuando comenzaron su andadura en televisión, Txema Vitoria ocupó el puesto de Andoni Ezeiza y conformaron el grupo con el nuevo nombre ” Txirri, Mirri eta Txiribiton”.

En el año 2001-2002 se cumplió el 30 aniversario de Txirri Mirri eta Txiribiton. Cogiendo el nombre del disco, a su programa televisivo también le llamaron Altza porru! Los siguientes años suman a sus actuaciones a un personaje llamado Kakusai que será enemigo y aparece por primera vez. Han obtenido ayuda de otros personajes celebres como: Moro katua, Kakusina, Graxiana sorgina, Juanita detektibea, Elvi sabeliztuna, Txan magoa, Marsel magoa, Maitane, Pepitto, Matixa…

En el año 2003-2004 se puso en marcha el grupo Txirri, Mirri y Txiribiton junior y además de ofrecer sus actuaciones por todo Euskal Herria, han compartido pantalla con Txirri Mirri y Txiribiton. Estos serán los que sustituirán durante las próximas décadas al gran grupo de payasos que tanto nos ha dado en nuestra infancia.

txirrimirritxiribiton1Txirri, Mirri eta Txiribiton euskaraz aritzeko sortu zen lehenengo pailazo taldea da eta, gaur egun, beren urte askotako jardunarengatik eta telebistan izandako ibilbidearengatik oso ezagunak dira.

Hiru pailazoak xelebreak dira dudarik gabe, baina bakoitzaren nortasuna ondo definituta dago. Txirri jakintsua eta dotorea. Mirri bihurri hutsa, inbidiatsua eta zirikatzailea. Harroxkoa gainera. Txiribiton, aldiz, ogi pusketa gozoa, samurra eta adiskide leiala. Hirurak beti elkarri zirika eta elkarrengandik urrutiratu ezinik. Horixe da beren arrakastaren iturburua: hirurak elkartzen dituen adiskidetasuna.

1972ko martxoaren 25ean egin zuten lehen emanaldia Donostiako Kresala elkartean. Garai hartan umeentzat euskarazko ikuskizunik ez zegoen eta hutsune hori betetzeko asmoz hasi ziren pailazogintzan.

Hasieran beste izen batzuk zituzten pailazook eta Txema Vitoriaren ordez Andoni Ezeizak parte hartzen zuen hirukotean: Kixki (Xabier Otaegi) ta Mixki (Jose Ignazio Ansorena) ta Kaxkamelon (Andoni Ezeiza).

Pako Etxebeste apaizgaiaren laguntzaz hasi ziren haurrak gozatzen jartzeko langintzan, pailazogintzan. Estreinako emanaldi hartatik, berehala hasi ziren besteetarako eskaerak eta Euskal Herriko ia bazter guztietan barna ibili ziren hiru pailazoak lehendabiziko hamahiru urte haietan. Orduan eta gero ere, beti, euskaraz jardun eta kalitate oneko emankizunak egitea izan da beraien asmo eta helburua.

1972tik 1984ra herriz-herri ibiltzeaz gain haurren kantuz osatutako lehendabiziko diskoak grabatu zituzten baita zenbait ipuin argitara eman ere. 1975ean, saioetarako bidaietan polizien kontroletan sarri zituzten arazoak errazago gainditzeko asmoz, pailazo profesionalen baimena ere atera zuten.

1984ean sortu zitzaien telebista egiteko aukera. Don Don Kikilikon zuen izena lehendabiziko urteetan egin zuten saioak. Haur jolasak, umeen arteko lehiaketa, eta pailazoen festa jendaurrean, pailazoen abenturak ametsetako tokietan, eta kantuak horiexek ziren saio haren osagai nagusiak. Orduantxe bihurtu ziren ezagun Euskal Herriko etxe hitz ezberdinen erabilpena, “Tortolika” hegazkina, “Amona Martxelon” edo beraien hizkerako esaldi bereziak: “kanpolarroxa”, “a faxtidiarse”, e.a.

Telebistan hastearekin batera aldatu zituzten izenak ere. Txema Vitoriak hartu zuen Andoni Ezeizaren tokia, eta hala, Txirri, Mirri eta Txiribiton bihurtu ziren.

Txirri, Mirri eta Txiribiton junior

Txirri, Mirri eta Txiribiton junior

2001-2002 ikasturtean bete zen Txirri, Mirri eta Txiribitonen 30. urteurrena. Disko berriaren izena hartuz, telebistako saioa ere Altza, Porru! izan zen. Ondorengo urteetan pailazoen telebistako etsai izango zen Kakusai lehen aldiz denboraldi honetan agertu zen. Beste pertsonaia askoren laguntza izan dute ere, Moro katua, Kakusina, Graxiana sorgina, Juanita detektibea, Elvi sabeliztuna, Txan magoa, Marsel magoa, Maitane, Pepitto, Matixa…

Juniorrren taldea 2003-2004 denboraldian martxan jarri zenetik, ikuskizuna herriz-herri eramateaz gain, askotan izan da Euskal Telebistan Txirri, Mirri eta Txiribitonekin. Hauek izango dira datozen hamarkadetan betiko pailazo taldea ordezkatuko dituztenak.

Video: Txirri, Mirri eta Txiribiton · Agurra , el adiós

Comments