¿Todavía no tienes una cuenta?

Regístrate gratis y prueba la efectividad de nuestros cursos.
Aprenderás euskera rápidamente mientras juegas solo o con tus amigos.


Akerbeltz akelarretan · Akerbeltz en los akelarres

akerbeltz, akerEn las últimas semanas hemos hablado de seres mitológicos tan importantes como ” Mari, Tartalo, Basajaun, Gentiles…” etc. Hoy vamos a hablar de Akerbeltz, un ser mitológico muy peculiar, que a veces nos muestra su lado benévolo, pero otras nos enseña su cara oscura. Cuando nos muestra su lado bueno adquiere características parecidas a Mari, convirtiéndose en jefe de otros genios.

Tiene facultades curativas e influencia benéfica sobre los animales encomendados a su protección, e incluso tiene poderes para curar sus enfermedades. Por eso hay costumbre en los baserris de tener un chivo (es imprescindible que sea negro) para que éste proteja a los animales domésticos que se crían.

Cuando Akerbeltz o Aker dirige las reuniones de las brujas y brujos, akelarre, este, nos muestra su lado negativo. El origen de la palabra Akelarre  proviene del nombre de una campa que se encuentra a la entrada de una cueva de Zugarramurdi (Nafarroa). Akelarre ->(aker=chivo, larre=prado) que en euskera significa ‘prado del chivo’.Este era el lugar donde las brujas y brujos celebraban sus reuniones, todos los lunes, miércoles y viernes.

Akerbeltz era el genio que que lideraba la rebelión o indisciplina contra la religión y el orden establecido, defendiendo las antiguas creencias. En definitiva, parece ser que la caza de brujas que llevó adelante la Inquisición en los siglos XVI-XVII, fue una represión contra un movimiento popular a favor de las antiguas costumbres y creencias espirituales.

La leyenda cuenta que, en los akelarres se simulaba la santa misa y adoraban a Akerbeltz, dandole alimentos como pan, huevos y dinero. Akerbeltz predicaba ante sus discípulos y comían carne humana ante el altar. Después de comer y beber en exceso, el genio bailaba con las brujas, “sorginak”, al son del txistu, terminando en una especie de orgía donde se permitían todo tipo de excesos sexuales. Al finalizar el akelarre los participantes partían hacia sus hogares obedeciendo los mandatos del genio.

akelarre1

Azken aste hauetan mitologiari buruz hainbat kondaira eta istorio kontatu ditugu. Mari, Tartalo, Basajaun, Jentilak…ezagutu ditugu eta gaur Akerbeltzi buruz hainbat gauza aipatuko ditugu.

Ezaugarri onuragarriekin agertzen zaigu batzuetan, eta beste zenbaitetan bere alde iluna erakusten digu. Alde ona erakusten duenean Mariren antzeko dohainekin agertzen zaigu, eta zenbait jeinuren nagusia edo buruzagia da. Ahalmen horiez gain, eragin ona du bere babesera utzitako animaliengan, eta abere horiek sendatzeko gaitasuna ere badu. Horregatik, aker bat (beltza izan behar du) hazteko ohitura dago zenbait baserritan.akelarre

Sorginen eta aztien batzarrak zuzentzen dituenean, Aker nahiz Akerbeltz deitu, bere alde ilunarekin azaltzen zaigu. Batzar horiek akelarreak deitzen dira. Mundu guztian zabaldua dagoen euskal hitz honen jatorria Zugarramurdi herriko haitzulo sarreran dagoen zelai batean dago. Zelai hau akelarre deitzen da, ‘akerrak bazkatzen duten larrea’, hain zuzen ere, eta, bertan, sorginek eta aztiek Aker nagusi zutela egiten omen zituzten batzarrak. Normalean, Aker gurtzen zuten astelehen, asteazken eta ostiraletan.

Jeinu honek kristau erlijioaren aurkako jarrera zuen, eta bere jarraitzaileei hori erakusten zien. Kristautasuna bertan zegoen, eta, horren kontra, naturarekin eta izadiarekin batutako sinesmen zaharrak gorde nahi zituztenak elkartzen ziren akelarrean. Azken batean, badirudi kristau erlijioaren eta garaiko gizarte antolaketaren aurkako  (XVI-XVII) mugimendua zela.

Kondairak esaten du, batzar haietan Akerbeltz adoratzen zutela kristau-mezaren parodia eginez eta hainbat elikagai eskeiniz( ogia, arrautzak eta dirua). Jeinuak bere jarraitzaileei predikuak igorri ondoren, giza haragia jaten omen zuten mahai baten inguruan. Jan eta edan ondoren, txistuaren doinuarekin, Akerbeltzek dantzan jarduten zuen sorginekin. Eta gehiegizko edanaren ostean, partaide guztien artean sexu harremanak edukita amaitzen zuten akelarrea, orgia batean hain zuzen. Akelarrea amaitzen zenean, sorgin eta azti guztiak Akerbeltzen esanak betetzera joaten ziren beren bizitokietara.

Comments